GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Alkartasuna Lizeoko gurasoek Lakuaren jarrera salatu dute

GARA |

Beasaingo Alkartasuna Lizeoko Guraso Elkarteak jardunean den Lakuako Hezkuntza Sailaren jarrera salatu du. Jakin dute Sail horrek Beasaingo ikastetxe publikoak bateratzeko «lan mahaia duela abian», besteak beste, «eraikuntzen eta giza baliabideen beharrak aztertzeko».

Alkartasuna Lizeoak ezezkoa esan dio bat-egite proposamenari, beraien ustez, ikastetxeak duen hezkuntza proiektuari, daukan kokapenari eta euren seme-alaben etorkizunari eragiten dieten aldaketak dakartzalako. Asmoa, salatu dutenez, «ikastetxe publiko erraldoi bakarra ezartzea» da, herrian dituzten lau ikastetxe publikoak bateratuz.

Beste hiru ikastetxeek duten adostasunaren aurrean errespetua agertuz, Alkartasuna Lizeoaren asmoa eta erabakia hein berean errespetatzeko eskatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo