GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Musika klasikoaren indar komikoaz baliatuko dira «PagaGnini» ikuskizunean

GARA | DONOSTIA

Yllanak eta Ara Malikianek batera «PagaGnini» lana ekoitzi dute eta bihar eta etzi lan hau taularatzen izango dira Victoria Eugenia antzokian. Euren helburua musika klasikoaren erpin batzuk berrikustea da, eta horretarako, hiru musikariren trebetasunaz baliatuko dira, Ara Malikian buru dutela. «Errezital bat pentsatzeko modu berri bat asmatu nahi izan da, ikus-entzuleria zabalenak musika-paisaietan ikuspegi berria aurki dezan», esan dute lanaren arduradunek.

Ara Malikianek esan duenaren arabera, «musika klasikoren barruan asmatu ziren arauek, muturrera eramanda, barre algarara hurbiltzen gaituzte». Bi emanaldi izango dira, bihar eta etzi, 20.00etan. Maisuarekin batera, Eduardo Ortega, Fernando Clemente, Gartxot Ortiz musikariak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo