GARA > Idatzia > > Kultura

LITERATURA

Pamielak bi liburu aurkeztuko ditu Buenos Airesen

Buenos Airesen ospatzen den Hego Ameriketako liburu azokarik garrantzitsuenetarikoan bi liburu aurkeztuko ditu Pamiela argitaletxeak: «Vascos» eta «Siete poetas vascos». Azken hori lehenengo aldiz aurkeztuko da, gainera, eta Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gere- diaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia eta Joseba Sarrionandiaren poemak biltzen ditu. Bestalde, «Vascos» Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen «Euskara Jendea» liburuaren gaztelaniazko bertsioa da. Apirilaren 23tik maiatzaren 11ra ospatuko da azoka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo