GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Mauleko PS-k AHTri buruz irekitako eztabaida salatu du Batasunak

GARA |

Alderdi Sozialistako (PS) Zuberoako buruak berriki AHT proiektuari begira egin adierazpenak salatu zituen atzo lekuko Batasunak. Izan ere, egitasmoak Zuberoarentzat ekar lezakeen garapen eta biziraupenaren izenean, Orthezetik pasa dadila aldarrikatzen zuen PSk. Adierazpen horiei begira, Batasunak Zuberoari egokitua den trenbide baten beharra nabarmendu zuen, eta AHT proiektua sortzea Euskal Herriarentzat ez dela «beharrezkoa» berretsi. «Zuberoak basamortutze egoera larri bat bizi du. 1992an, Gazoduc-en zeharkatzeak garapen ekonomikoa eta lanpostuen sortzea ekarri behar zuen. Oraindik Zuberoari eskas zaizkio», esan zuen. Lurralde antolaketa «herriari ezegokiak» zaizkion eraikuntzetan oinarritzen dela salatu zuen Batasunak. «Zuberoari bere interesen arabera kudeatzeko parada eskaini behar zaio. Euskal Herriak autonomia izatetik eginen da», esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo