GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Jaioberriei euskarazko opariak eskainiko dizkiete Lapurdi hegoaldean

GARA |

Lapurdi Hegoaldeko Herri Elkargoak, Euskararen Erakunde Publikoarekin elkarlanean, haur jaioberrien gurasoen artean euskararekiko sentsibilizazio kanpaina bat abian jarri du. Herri elkargoaren barruan bizi diren haurtxoen etxeetara euskarazko zenbait opariz osatutako sorta igorriko da.

Haurra jaio eta berehala, gurasoek bere bizitzan euskara sar dezatela lortu nahi du kanpainak. Horretarako Lodikrokoren liburua eta diskoa jasoko dute etxean. Horrekin batera eguna eta gaua irudikatzen duten bi lerde-zapi ere oparituko dizkiete. Azkenik autoan ezartzen diren triangelu formako euskarazko pegatina batek osatuko du herri elkargoaren oparia. Euskara kanpora begira ere zabaltzeko xedea du azken opari horrek, «Kasu, haurrak» jartzen baitu hirukian.

Jaiotzei buruzko informazioa berez konfidentziala izanik, Herri Elkargoa osatzen duten udalerri bakoitzeko zerbitzu zibila arduratuko da opariak helarazteaz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo