ACB Liga
Euroligako mendekuak saria eta errekorra dakartza
Liga erregularra etxean galdu gabe amaitu duen lehen taldea izatea lor dezake Tauk, Bartzelonari irabazita; bide batez play offerako kantxa faktorea ziurtatuz.
BASKONIA-BARTZELONA
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Berlingo Final Fourrean kanporatua izanagatik mendekua hartzeak norberaren urguilurako izan ditzakeen onurez harago, ACBko liga erregularreko lehen postua ziurtatzea eta errekor berri bat ezartzea izan ditzake sari Baskoniak gaur gauean Bartzelonari garaituz gero. Aurtengo denboraldian elkarren aurka jokatuko duten bederatzigarren partidan garaile ateratzeak titulurako play offean kantxa faktorea alde izatea ekarriko luke alde batetik, eta bestetik, denboraldi erregularra etxean partidarik galdu gabe amaitu duen lehen taldea izatea lortuko luke Tauk.
Iazko irailaren 26an Cajasolen aurka galdu zuten azkenekoz gasteiztarrek partida bat etxean ACB ligan. Ordutik, hogei izan dira jarraian eskuratutako garaipenak. Lehen bostek iazko liga eskuratzeko balio izan zuten -azkena, gainera, Bartzelonaren aurka-, eta gainontzeko hamabostek orain arte inork sekula lortu ez duen balentriatik pauso batera geratzeko.
Zenbakiak harrigarriak dira ezbairik gabe, baina are harrigarriagoa zenbaki horiek lortzeko modua. Izan ere, hogei garaipen horietatik hemezortzi, gutxienez hamar puntuko aldearekin lortu dituzte. Eta beste biak, Valentziako Pamesaren aurka jokatutakoak izan dira, bata iaz, eta azkena iragan ostegunean (90-86). Aurkariek Zurbaoko pabiloian izandako desabantailaren batez bestekoa 17,1 puntukoa izan da.
Aurkari bat gutxiago
Real Madril eta Bartzelona denboraldi osoan etxean bakarra galdu zuten aurreko bi urteetan, eta egia da aurten liga hamazazpi taldekoa izanda, partida bat gutxiago jokatuko duela Baskoniak etxean. Hala ere, inork ez du liga bost porrot baino gutxiagorekin amaitu eta Tauk oraingoz hiru daramatza.
Iazko apirilaren 26an Cajasolen aurka galdu zuenetik, 20 partida irabazi ditu jarraian Baskoniak Zurbaoko pabiloian ACB ligan.
Hogei garaipen horietatik hemezortzi gutxienez 10 puntuko aldeaz irabazi dituzte, eta partida guztietan lortutako aldearen batez bestekoa 17,1 puntukoa izan da
El noveno enfrentamiento de la temporada entre el Baskonia y el Barcelona no llega para el Tau «en nuestro mejor momento, aunque estamos en mejor forma que hace una semana, y el equipo va a volver a su nivel habitual» para el play off, según Ivanovic.
El Baskonia volverá a contar con la baja de Barac y aunque Ilievski ha evolucionado de sus problemas en los isquiotibiales, «no estará al cien por cien, pero él cada día quiere más y estará, junto a otros jugadores que tenían molestias y han evolucionado».