GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Kopa Trevijano

Ampo Ordiziak berea egin du, eta finala jokatzeko ametsa indartuz doa

p043_f02.jpg

AMPO ORDIZIA 29

GETXO ARTEA 0

J.L. | ORDIZIA

Ez zen ezusterik izan, eta Ampo Ordiziak lortu zuen Kopako finalerdietan izateko txartela, eta Cajasolen aurka neurtu beharko ditu indarrak.

Atzoko neurketan faborito garbia zen talde gipuzkoarra. Aurrez aurre Getxo zuen, eta bizkaitarrak ez daude bolada onean. Bigarren zati negargarri baten ostean, pasa den astean Ohorezko Maila -edo, orain batzuek deitu nahi duten bezala, Superliga- galdu zuen, eta atzo ez ziren partidan sartu ere egin.

Gipuzkoarrek ere ez zuten egin aurtengo neurketarik onena, baina beharrik ere ez zuten izan, hori-beltzek ez baitzuten aparteko estualdirik ematen. Jokatzea ere ez zen erraza, euria eta haizea ibili baitzen, baina goierritarrek bere partida egin zuten, eta orain saria jasoko dute. Finala jokatzetik partida batera geratu dira, baina Cajasol gainditzea ez da lan samurra izango.

Neskak finaletik gertu

Nesketan, Getxon gauzak askoz ere hobeto doaz, eta bizkaitarrak Kopako finala jokatzetik oso gertu daude, atzo finalerdietako joaneko partida 8-38 irabazi ostean Olimpicoren zelaian. Emaitzak dena erakusten du, euskaldunak askoz ere hobeak izan baitziren. Itzulerakoa hemendik bi astetara jokatuko da Fadurako zelaian. Hauek jokatu zuten: Rincon, Fernandez de Arroyabe, Ruiz, Nuñez, Jimenez, Elorriaga, Moral, Rodriguez, Mendiguren, Loli, Pla, Estanyol, Sangreau eta Parkinson.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo