GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Euskararen egoeraren inguruko bilkura izan da Lea-Artibain

GARA |

Datorren igandean Ondarroan izango den Hizkuntza Eskubideen Egunaren aurrekari gisa, EHE euskararen egoeraren inguruko mintzaldi eta bilkurak egiten ari da Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan.

Atzo arratsaldean bilkura izan zen Lea-Artibai eskualdean, eta bertan EHEko kide Iera Arantzamendi, UEMAko Jon Bollar eta Lea ArtiBAIko Iker Ajuriagerra luze eta zabal mintzatu ziren euskararen egoeraren inguruan. Lehenengo biek azken urteetan eskualdean euskalgintzan egin den ibilbideaz berba egin zuten, eta horren inguruko analisia egin zuten.

Ajuriagerrak berriz, Lea-Artibaiko euskararen aldeko taldeek eskual- dean euskaraz bizitzeko oinarrien inguruan garatu dituzten dinamiken berri eman zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo