GARA > Idatzia > > Kultura

Break on Stage, goi mailako breakdance lehiaketa Bilbon

Aurten zortzigarrenez, Break on Stage lehiaketa jokatuko da Bilbon. Kaleko kulturaren agertoki, jaialdiak MC, «beatbox», graffiti, «roller» eta besteren erakustaldiak eskainiko ditu Europako breakdance talde ikusgarrienen parte hartzeaz gain. Txapelketari dagokionez, breakdance eszenikoa jasotzen duen Europako jaialdi bakarra dugu La Casillan ospatu eta Euskal Herriko makina bat lagunen partaidetza izango duen kaleko dantzen ospakizuna.

p040_f01_199x100.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Datorren larunbatean Break on Stage lehiaketaren zortzigarren edizioa izango da Bilbon. Bertan, Europako breakdance talde trebeenek lehia izango dute, koreografia ikusgarri eta bikainena nork aurkeztuko. Modu horretan, «Europa mailan dauden kaleko kultur adierazpenak jaso eta eszenaratzen dituen jaialdia, breakdance lehiaketaz gain, kale kulturen mostra ere» izango da, roller, beatbox, graffiti eta abarren erakustaldiarekin.

Europan jokatzen den formatu honetako txapelketa bakarrak, -breakdance koreografiak lehian- zazpi talde jasoko ditu oholtzara. Frantziarrak hiru: Pockemon (Lyon), Fantastik Armada eta neskez osatutako Azaria (Paris). Baita Suitzako Zurich hiriko Ghost Rockz indartsuak, Fusion Rockers madrildarrak eta Valentzia, Madril, Zaragoza eta Bartzelonako dantzariek osatu Origin-Allz ere. Bukatzeko eta Euskal Herritik, Irunbreak, sei dantzari gipuzkoarrek osatua. Bakoitzak aurretiaz prestatutako bost minutu inguruko koreografia aurkeztuko du lehiara, eta elkarren aurkako borrokarekin bukatuko da jaia.

Epaimahaia Londresko Renegade Djak, Extremo zaragozarrak eta dantza garaikidea lantzen duen Laura Etxebarria bilbotarrak osatuko dute, eta irabazleak 3.000 euro ditu sari. Bigarrenak eta hirugarrenak berriz, 2.000 eta 1.000 eurokoa, hurrenez hurren. Sariak 23.30 inguruan banatuko dira.

Dantzaz gain

Breakdance Lehiaketa Eszenikoaz gain, aipatu bezala, badu zer eskaini La Casilla beteko duen jaialditzarrak.

Txapelketaz kanpo, esanguratsua izango da Breathless taldearen jarduna. Sylvia Palacios koreografoaren eskutik, orain bi urte Iruñean sortu eta bost neskatoz osatutako taldeak new style dantza erakustaldia eskainiko du. Eta Bartzelonako D2N2 laukoteak mugimendu errebotikoetan oinarritutako popping & locking estilokoa. Tiziano Ferrarik eta Davide Piacentinik italiarrek roller freestyle patin gaineko jardun akrobatikoa erakutsiko dute, eta Guenter Mokulys germaniarrak gauza bera egingo du patinetearekin: skate freestyle.

Musikari dagokionez, Tito Juampe disko jartzailearen platerek scratch-ak egingo dituzte eta Londreseko Renegade DJak freestyle-a landuko du. Bertan izango dira bilbotar Invert & El Shintoma MCak eta beatbox banda bitxia ere (ahots hutsez erritmoak sortuz), Markooz & Welelo eta Rufoh nafarrek osatua. Bukatzeko, Dizebi beasaindarraren graffitiek eta Elorrioko Logelaren bideo sorkuntzek beteko dute alde bisuala.

Nerabeen artean arrakasta handiko jardunak dira guztiak ere, jaialdiak sortu zenetik izan duen bilakaerak erakusten duen bezala: urtez urte areto guztiak txiki utzi eta azken hiru urteetan La Casillan ospatzen da lehia, 3.000 ikusleren aurrean.

ETXEKO TALDEAK

Publiko huts izatetik parte hartzera pasa, eta aurten lehiaketan arituko diren Irunbreak taldeaz gain, Breathless iruindar neska dantzari taldea, Invert & El Shintoma bilbotar MCak, Rufoh iruindar beatbox-a eta Dizebi graffitigilea izango dira Bilboko erakustaldian.

Fitxa

Data: Maiatzak 2, larunbata.

Lekua: La Casilla kiroldegia, Bilbo.

Ordua: 20.30ean.

Sarrera: 10/12 euro.

Informazio gehiago:

www.breakonstage.com.

De la fusión de Fucktor Xd y Samu Crew: Irunbreak

Entre las bandas a concurso de la presente edición del Break on Stage, se encuentra Irunbreak, formado de la conjunción de dos equipos, con miembros de Irun y de Zarautz. Al habla con Imanol Peso, uno de los integranes más veteranos del grupo, nos aclara el concepto: «A los festivales normales de break acudimos con nuestros respectivos equipos, Fucktor Xd (de Zarautz) y Samu Crew (de Irun)». Sin embargo, en Bilbo tomarán parte con más integrantes como Irunbreak, «al ser un concurso break de coreografías». Irunbreak «mezcla baile y acrobácias», con breakers de 17 a 22 años que comenzaron en esta disciplina hace unos siete años. Lo hacen también con música rap, aunque se iniciaron con el breakdance «preferentemente con sonidos funk». Imanol Peso conoce bien el Break on Stage: «Hemos acudido en ediciones anteriores como espectadores, pues participan grupos de gran nivel». Este año, por ejemplo, destaca a Pockemon (de Lyon, ganadores de la International Battle of the Year en 2003 y semifinalistas en 2008) y Ghost Rockz (Zurich, representantes de Suiza en el campeonato mundial de break del 2008), «grupos que participan en los campeonatos del mundo». Según Peso, «somos conscientes de que no tenemos nada que hacer ante ellos, por lo que acudimos a Bilbo con la intención de disfrutar y pasarlo bien». A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo