Pobreziari gogor ekingo diola esan du Correak hauteskundeak irabazita
Rafael Correa presidente ekuadortarrak hauteskundeak erraz irabazi zituen igandean. Botoen %51,72 lortu zuen, beraz, lehen aldiz 30 urtetan ez da bigarren itzulirik izango. Herritarrei emandako babesa eskertu zien. Ekuadorren etorkizuna ez duela oposizioarekin negoziatuko, ez atzerapausorik emango, nabarmendu zuen. Alvaro Noboa hautagaiaren ustez, Correak Ekuador «amildegira» eramango du.
GARA |
Kolore berdeak Ekuadorreko kaleak bete zituen igandean Rafael Correaren garaipena ospatzeko. Botoen %70,36 zenbatuta dutela, %51,72ko babesa lortu du. Emaitza horiekin, beraz, ez da beharrezkoa izango bigarren bozketarik. 1979tik -demokrazia berreskuratu zuenetik- halakorik gertatzen den lehen aldia da. Horixe bera nabarmendu zuen Correak Guayaquilen eginiko ekitaldian. «Itzuli bakarra», oihukatu zuen hainbat alditan milaka jarraitzaileren aurrean.
Nahikoa sostengu zabala jaso zuen. SP Gizarte Patriotikoa alderdiko hautagaiak, Lucio Gutierrez presidente eta militar ohiak, %27,98 lortu zuen. Alvaro Noboa magnateak, PRIAN alderdikoak, %11,61, eta Martha Roldos sozialistak, %4,51.
Lehenik eta behin, emandako sostengua eskertu zien herritarrei Correak. Ekuadorren etorkizuna ez duela oposizioarekin negoziatuko eta «herritarren iraultza» bideratzen segituko duela nabarmendu zuen.
«Iraintzen gaituen miseriaren aurkako borrokan inoiz baino gogorragoa izango naiz eta ez dut atzerapausorik emango», plazaratu zuen.
2006an kargua hartu zuenetik, gastu publikoa biderkatu du, bai eta beharrik handienak dituztenei bideratutako diru laguntzak ere. Iazko abenduan kanpo zorra ordaintzen jarraitzeari uko egin zion, zilegi ez zela argudiatuta. Epe honetan ere Kuba, Venezuela nahiz Boliviarekin harremanak indartu ditu eta petrolio enpresei zerga gehiago ordainarazi dizkie.
Krisi ekonomikoaren eraginari buruz galdetuta, okerrena pasa dela helarazi zuen. Petrolioaren, esportazioen eta etorkinek senideei igorritako diru kopuruaren jaitsierak kalte handia egin dio Ekuadorri.
Correaren hitzetan, gastu publikoari lehentasuna eman izanak krisiaren ondorioak malgutu ditu. Gobernuaren politika ekonomikoari esker, onik atera direla adierazi zuen. Geroari begira, aurreikuspenak «positiboak» direla aipatu zuen.
Dena den, Ekuadorreko 14 milioi biztanleetatik %38 dolar bat baino gutxiagorekin bizi dira.
Oposizioaren haserrea
Oposizioak ez zituen begi onez hartu emaitzak. Lucio Gutierrezek indarra kendu nahi izan zien «ofizialak ez» zirela esanez.
Noboaren esanetan, Correak Ekuador «amildegirantz» zuzenduko du. Laugarren aldiz aurkeztu zen Lehendakaritzarako. Herriak egungo presidentea berriz ere aukeratu izanak tristura ematen diola nabarmendu zuen telebista kate batean egin zioten elkarrizketan. Erabaki horrek pobrezia areagotu dezakeela esan zuen. «Ekuadorren erdiak ez du Correak bezala pentsatzen», gogorarazi zion.
2006ko hauteskundeetan, Noboak Correari irabazi zion lehen itzulian. Baina bigarrenean galdu egin zuen.
«XXI. mendeko sozialismoak bai Ekuadorren bai zonalde osoan duen sostenguaren isla dira emaitzak», plazaratu zuen Correak hauteskundeak gehiengo zabal batez irabazi ondoren.
Ekonomiaren alorrean eginiko erreformak sakonduko dituela eta nazioarteko eragileen menpe ez egoteko sistema eraikiko duela esan zuen. Krisiaren eta pobreziaren kontra egitea izango dira bere lehentasunak.
Alrededor de 1.500 seguidores del presidente Rafael Correa y de su movimiento Alianza País se congregaron el domingo frente a la sede del partido en Quito para festejar la victoria de su candidato. Bajo un retrato gigante del mandatario y el lema «Tú decides entre el oscuro pasado o esta revolución en democracia», que cubría toda la fachada de la sede, se instaló un escenario desde el que Correa, medio afónico, no paró de saludar, sonreír y agradecer el amplio respaldo ciudadano. Junto a él estaban el vicepresidente, Lenin Moreno; el presidente de la Comisión Legislativa, Fernando Cordero; el ministro de Defensa, Javier Ponce, y muchos candidatos del movimiento.
Jóvenes, indígenas, padres y madres con sus hijos y abuelos seguían los acontecimientos bajo la atenta mirada de unos cincuenta medios de comunicación, que desplegaron todo un operativo de cables y antenas.
Entre el público se podían ver abrazos, sonrisas e incluso algún que otro brindis, pese a que a la ley seca no permite beber alcohol en el día de elecciones. Alejandro Martínez, un asistente al acto, resumió el sentimiento de los presentes: «el sueño que tanto se ha buscado y que ha reunido a tanta gente por una linda causa se ha logrado».
Al margen de los discursos, las melodías que se escuchaban también ensalzaban la gestión de Correa. «Es el único presidente en diez años que se ha ocupado de la gente», exclamó Santiago Cano, de 26 años.
Con algunos guiños a «la hermana República Cuba», todos finalizaron entonando la canción del Che Guevara. El propio Correa recordó la figura del guerrillero boliviano gritando el histórico «Hasta la victoria».