GARA > Idatzia > > Euskal Herria

BIARRITZ

Software librearen erabilerari buruzko ikastaroak antolatu ditu UEUk

Mozilla Firefox Interneteko nabigatzailea eta Thunderbird mezutegia erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu ditu Udako Euskal Unibertsitateak. Biarritzeko Atabalean izango da, maiatzaren 16an, larunbata. Bestalde, udaberriko prestakuntza ikastaroak software libreen erabileraren gainekoak izango dira, euskaraz eta euskarazko bertsioak baliatuta. Interneten ezagupena eta horri egokitutako bi programei buruzko ikastaroaren ondoren, maiatzaren 30ean testu tratamenduaren gaia jorratuko dute, Openoffice softwareari buruzko ikastaroaren bitartez. Ikastaro bakoitzak bost ordu iraungo du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo