GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

Lehen mialako txapelketa jokoan

Liga erabaki dezakeen klasikoa Santiago Bernabeun

REAL MADRID-BARCELONA

J.O. | GASTEIZ

Sekula baino beroago eta interesgarriago heldu da urtero bi aldiz Real Madrilek eta Bartzelonak jokatzen duten «mendeko partida». Ohikoa den lehiaz haratago, gaur gaueko partida erabakigarria izan daiteke aurtengo Liga txapelketa erabakitzeko, batez ere Real Madrilek Bartzelonari irabaztea lortu ezean, kataluniarrek txapela ia ziurtatuta izango luketelako.

Bi taldeen jokoaren artean alde nabarmena dagoen arren, Juande Ramos zurien aulkira iritsi zenetik, zenbaki harrigarriak batu dituzte madrildarrek eta Guardiolaren taldearengandik lau puntura jartzea lortu dute, inor gutxik espero zuena. Txapeldunen Ligan eta Kopan porrot egin ostean, indar guztiak ligan bildu dituzte Bernabeukoek, eta, euren zaleen babesarekin, liga irabazteko ametsa bizirik mantendu nahi dute, Bartzelonan nolabaiteko urduritasuna piztu ostean.

Eraginkortasuna magiaren aurka

Taldean hutsune nabarmenak izango dituzten arren, -Pepe, Sneijder eta Gutik ezin izango dute gaurkoan jokatu-, azken emaitzei esker, animoz gainezka ekingo diote partidari madrildarrek, ohikoa duten eraginkortasunean konfiantza osoa jarrita. Gainera, galdutzat eman zuten arren, azkenean Robben holandarra jokatzeko moduan izango da.

Denboraldi osoan joko txundigarria erakutsi ostean, Bartzelona denboraldiko hiru txapelketak eskuratzeko moduan heldu da amaierara, eta horrenbeste partida jokatzearen zama nabarmentzen ari da. Atzealdean izango ditu zalantzarik nabarmenenak Guardiolaren taldeak, Marquezek min hartu ostean. Aurrealdean Thierry Henryren partaidetza ere zalantzan da azken unera arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo