Berlingo Final Fourra
Ramunas Siskaukasek CSKAren txapeldun sena mamitu zuen
David Andersen buru zuela, Bartzelona partidako 33 minututan nagusi izan zen arren, errusiarrek ez zuten barkatu
REGAL BARTZELONA 78
CSKA MOSKU 82
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Kirolean, bizitzako beste arloetan bezala, badira egoera zailen aurrean kikildu ordez, hazi egiten diren pertsona eta taldeak. Gary Linekerrek esan zuenez, futbola ingelesek asmatu eta alemaniarrak garaile irteten diren kirola da; orain, bada, Euroliga CSKA garaile irteten den txapelketa dela esan dezakegu, oker egoteko arrisku handirik gabe. Partidaren tarte handienean atzetik ibili arren, gauzak erabakitzeko ordua heldu zenean, Ramunas Siskaukas lituaniarrak taldearen txapeldun sena irudikatu zuen eta azken laurdenean 18 puntu egin zituen (3/3 biko jaurtiketetan, 3/3 hirukoetan eta 6/5 jaurtiketa libreetan). Partida ona egin eta Bartzelonaren ametsak zapuztu zituen horrenbestez.
Garaipena era nekagarrian errepikatzen den gidoiarekin lortu zuten Messinarenek. Izan ere, aurkariari garaipena lor zezakeela sinesteko arrazoiak eman zizkion hasieran eta horiek une erabakiorretan suntsitu zituen. Baskoniak hala pairatu du sarri eta kataluniar askori ere burura etorriko zitzaien 2006ko Pragako finalerdi hura ere.
Bikain ekin zion Bartzelonak partidari, hirukoetan bikain asmatuz eta defentsa gogorrarekin, 14 puntuko errentak lortzeraino. Final handietan hazteko joera duen Andersen buru zutela -australiarrak denboraldiko partidarik onena egin zuen- eta nagusi izan ziren 33 minututan. Azken zazpietan aldiz Siskaukas esnatu eta lehia desorekatu zuen.
El base del Baskonia Vlado Ilievski se perderá las próximas tres o cuatro semanas de competición por un problema de isquiotibiales que padece y que le ha obligado a ponerse en manos de los doctores del equipo.
La baja de Ilievski llega en la fase decisiva de la competición y el base macedonio del Tau se va a perder, casi seguro, la eliminatoria de cuartos de final por el título, además del último partido de la fase regular.
Para acelerar su recuperación, Ilievski ha sido sometido a un tratamiento de plasma enriquecido con factores de crecimiento. El base del Tau Baskonia recibió una primera sesión esta semana y, después de unos días inmovilizado, deberá someterse a una segunda sesión de este tratamiento.