GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

SOKATIRA

Goiherrik 680koa erabakita utz lezake

J.L. | DONOSTIA

Sokatiran Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Azkoitian 18.00etatik aurrera. Bertan 680 kiloko taldeak izango dira lehian.

Estreinako saioan ez zen ezusterik izan, eta Goiherri taldea izan zen nagusi. Bizkaitarrak dira faborito, eta ez zuten hutsik egin hasierako ekitaldian. Gaur gauza bera egiten baldin badute, txapela ia buruan izango dute, nahiz eta beste jardunaldi bat ere geratuko den jokatzeko. Gaztedi izan daiteke beraien aurkaririk gogorrena.

Bi talde bizkaitar hauez gain, Areso, Mutriku, Getxo eta Goiherri B ere lehian arituko dira.

Goma gainean, Nafarroako Launakako Txapelketa gaur amaituko da, 18.00etatik aurrera jokatuko baita saioa Berriozarren. Lau pisutako neurketak izango dira, eta ondoren jakingo da zeintzuk diren txapeldunak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo