GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

SIR LIGA

Korsarioak taldeak txapela lortzeko bere hautagaitza aurkeztu du


J.L. | DONOSTIA

Korsarioak taldeak SIR Liga irabazteko bere hautagaitza aurkeztu du, eta atzo ez zuen Sevillako talde ahularen gupidarik izan, eta 55-0 irabazi zuen.

Sevilla taldea hasiera batean Cajasolekoek ordezkatuko zutela esan bazen ere, talde horretakoek lehiaketa ofizialei eman diete garrantzia, eta atzo lehian aritu zirenak Ohorezko B Mailatik beherakoak ziren.

Korsarioak eroso aritu zen. Jaun eta jabe izan zen, ez zuen inoiz garaipena arriskuan izan, kanpotarrak ez baitziren entsegu marrara ia hurbildu ere egin.

Euskaldunek guztira zortzi entsegu egin zituzten, eta horrek garbi erakusten du bi taldeen artean egon zen aldea. Elortza, Astarloa, Artzelus, Etxeberria, Bueno, Abantzabalegi, Hernandez eta Gorrotxategi izan ziren egileak. Buenok, gainera, bost transformazio eta zigor-kolpe bat gauzatu zituen, eta Gorrotxategik, transformazio bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo