GARA > Idatzia > > Kultura

LEHIAKETA

Euskarabila ipuin erotikoen lehiaketak Arozena, Andreu eta Rabelli saritu ditu

Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 14. edizioak baditu aurtengo irabazleak. Esti Arozenaren «SMS Moreak», Alaitz Andreuren «Laura Beatriz» eta Alvaro Rabelli «Borreroaren gutiziak» izan dira epaimahaiak aukeratu dituen lanak. Hurrengo asteartean izango da sari banaketa Basauriko Pozokoetxe kultur etxean, 19.30ean. Bertan, banaketaz gain, «Esanen Aduana» literatura emanaldia ere izango da. Antolatzaileek ezagutarazi zutenaren arabera, guztira 25 parte-hartzaile izan dira aurten. Gehienak bizkaitarrak izan dira, hamabost lagun, zehazki; gipuzkoarrak zazpi izan dira, nafarrak bi eta arabar bakarra. Bestetik, 25 ipuinetatik hamaika izan dira emakumezkoek idatziak. Adinari dagokionez, 18tik 54 urtera bitarteko parte-hartzaileak izan dira, eta gehienak 30-40 adin-tartekoak.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo