GARA > Idatzia > > Euskal Herria

KRONIKA Manifestazioa Gasteizen

Tortura ezkutatzeko erabiltzen duten isiltasunera behartu dute manifestazioa

Bilbo Plazan zen hitzordua. Ertzaintzaren presentzia nabaria zen oso, «beltz» batek metraileta eta guzti eskuetan zuela. 19.30ak jota abiatu zen tortura salatzeko antolatutako manifestazioa. Nafarroan beti egin ohi den bezala, leloak oihukatzearen debekua ezarri zen. Lakuako Barne Sail berriaren ustean, «jo ta ke» eta tankerako lelo guztiek «terrorismoa goraipatzen dute».

p020_f01_91155.jpg

Isiltasunean abiatu zen ehunka pertsona bildu zituen manifestazioa. Gasteizko kaleetan barrena torturatzaileek eta praktika anker honen aurrean eziku- siarena egiten dutenek gordetzen duten isiltasun bertsuan abiatzera derrigortu zituzten.

Ostiralean bertan, Lakuako Barne Sail berritik ohartarazi zieten «Jo ta ke» eta antzeko leloak oihukatzea debekatuta dagoela. Mota horretako leloek «terrorismoa» goraipatzen dutela izan zen eman zuten arrazoia. Agindua bete ezean, manifestazioa «debekatzeko» arris- kuaz ohartarazi zituzten, noski, horrek ekar ditzakeen ondorio guztiekin.

Hala eta guztiz ere, debeku berri horren aurrean «Hemen torturatzen da», «Salbuespen egoerari stop» edota «15/02 epaiketarik ez» leloak erakusten zituzten kartel ugari zeramatzaten manifestariek.

Hitzen eta txaloen unea

Arabako hiriburuko zenbait kaleetan barrena ibili ostean, ia ordubete geroago Foruen Plazara iritsi zen manifestazio jendetsua. Orduan bai heldu zen, behingoz, hamaika gauza adierazten duen isiltasun hori hausteko unea. Txaloen, elkartasun hitzen, bertsoen eta txalaparta hotsak nagusitu zirelako hortik aurrera.

Izan ere, atzo salaketarik izan bazen, horietako bat «torturaren aurrean askok agertzen duten isiltasuna apurtzearen aldekoa» izan zen. Gaur egun, prak- tika maltzur hori Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia espainolak erabiltzen segitzen dutela gogorarazi zuten.

«Inkomunikazioak tortura ezkutatzen» duela salatu zuten beste behin ere. Horregatik, ozen eskatu zuten «horrelakorik berriro gerta ez dadin, pertsona bat atxilotuta eta inkomunikatuta dagoenean, horren jarraipena egitea».

«Lau aldiz sartu naute urean burua/zangotik euki naute zintzilikatua/bainan nik ez dut eman lagunen izenik». «Itziarren semea» kantuko hitz ezagunak dira. Horiexek, eskaini zizkieten ozen pankarta eskuetan zuten 15/02 sumarioko auzipetuei.

Txistuaren soinuak lagunduta aurreskua eskaini zion dantzari batek hurrengo egunotan epaituko dituzten hamalau arabarrei. Txalo zaparradaren oi- hartzunak hartu zuen Foruen Plaza. Ondoren, amnistiaren aldeko mugimenduko kide batek hartu zuen mikrofonoa.

Aspaldidanik Euskal Herrian jasaten ari den «salbuespen egoera» kritikatu zuen, «legeak inposatzen dituztelako eta euren bulegoetan erabakitzen dutelako Euskal Herrian tortura aplikatzea», arrazoitu zuen hizlari honek.

«Salbuespen egoera da, polizia-etxe guztietan torturatu egiten delako eta Audientzia Nazionaleko epaileek, atxilotuek torturapean eginiko deklarazioak mespretxuz entzuteaz gain, torturapean eginiko erruztapenak kartzela zigor luzeak ezartzeko erabiltzen dituztelako», berretsi zuten.

Ekitaldiaren bukaera aldera, bertsolarien txanda etorri zen. Bertsotan esan bezala, «borroka bidez garaituko da tortura dugun tortura».

Jon Anza militante donostiarra non dagoen galdegin zuten eta euskal herritar honen alde egin zuten «Gora Ion!» oihukatuz. Besoa altxatuta, ``Eusko Gudariak'' abestuz, eta beste txalo zaparrada batekin eman zioten amaiera tortura salatzea xede zuen ekitaldiari.

Zuriñe ETXEBERRIA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo