GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Sokatira Euskal Herrikoa

Goiherri berriro ere gainerakoen gainetik ibili da, eta arazorik gabe jantzi du 680 kilokoan txapela

p046_f01_43070.jpg

J.L. | DONOSTIA

Goiherri A taldeak ez zuen zalantzarako tarte bakar bat ere utzi, eta 680 kilotako azkeneko jardunaldia ere aparteko eragozpenik gabe irabazi du. Horrela, lehendik ia eskuetan zuen txapela ziurtatu zuen.

Emozioa hortik atzera zegoen. Bigarren postua ere Gaztedik segurtatuta zeukan, baina hirugarrenerako borroka handia iragartzen zen, eta horrelaxe izan zen. Mutrikuk lortu zuen postu hori, azkeneko jardunaldian lan bikaina egin baitzuen, eta bigarren amaitzea lortu ahal izan zuen. Hirugarren postuan, berriz, Gaztedik eta Aresok berdindu egin zuten. Goiherri B taldeak ere bazituen hirugarren amaitzeko aukerak, baina berdeen bigarren taldeak ez zuen aurreko asteko lana errepikatzerik izan, eta azkenaurreko postuarekin konformatu behar izan zuten.

Azkena, berriz, aurreko jardunaldi guztietan bezalaxe, Getxo izan da. Saiatu ziren, baina ezin izan zuten bizkaitarrek azkeneko postu horretatik irteteko modurik aurkitu.

Sailkapen nagusia honela geratu da. Lehenengo eta txapeldun, Goiherri A, 18 punturekin. Bigarren Gaztedi sailkatu da, 13,5 punturekin; hirugarren, Mutriku, 11,5 punturekin; laugarren, Areso, 9,5 punturekin; bosgarren, Goiherri, B 7rekin, eta azkena, berriz, Getxo geratu da 3,5 punturekin.

680 kilotako txapelketa amaituta, datorren astetik aurrera 640 kilotakoa hasiko da. Berriro ere talde berak izango dira lehian, eta berriro ere Goiherri taldea izango da irabazteko faborito.

Sokatiratik, aizkorara jauzi eginez, eta berriro ere Urrezko Aizkorara, gazte mailakoan ere gauzak ari dira erabakitzen. Ander Erasun bihurtu da protagonista, bi final jokatzeko txartelak lortzeari esker. 19 urtetik beherakoena eskuratuta zuen, eta herenegun, 23 urtetik beherakoetan Mugertza II.a menderatu zuenez, finalean izango da. Aurkari zein izango duen oraindik ez daki.

19 urtetik beherakoen beste finalerdian, Saralegik Ohian Larretxea menderatu, eta finala jokatzeko txartela eskuratu zuen aizkolari nafarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo