GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

HARRI-JASOTZEA

Izeta II.ak marka handia egin nahi du Koartangon


J.L. | DONOSTIA

Izeta II.ak bihar egin nahi duena ere, ez da txantxetakoa izango: 125 kiloko harri kubikoarekin ordu erdiko saioa egin nahi du. 30 minutu hasi eta bukatu, jarraian, atsedenik gabe. Orain arte ez dagoen marka egin nahi du aiarrak, baina, dudarik gabe, egiten duena egin, handia izango da, ordu erdiko txanda bat oso luzea baita. Koartangoko plazan gauzatuko du Izeta II.ak ere bere marka saiakera, bihar, 12.30ean.

Segan, gaur abiatuko da denboraldia; Nafarroan izango da, Udabe Beramendi herrian, 16.30etatik aurrera. Bertan, Almitza elkarteak antolatzen duen nazioarteko erako ligako hasiera izango da, eta abuztuan Europako Txapelketa izango dela kontutan hartuta, aurtengoak bere biziko garrantzia hartzen du. Mutilak eta neskak arituko dira, eta hiru jardunalditara izango da.

Jokin Etxeberria, Goenaga, Julen Etxeberria, I. Astondoa, P. Astondoa, Atxa, Atin, Goioaga, Mitxelena, Kanflanka, Aranalde, Gabirondo, Altzo, A. Esnaola, I. Esnaola, I. Lizaso, J.J. Lizaso, Garmendia, Egia, Mariñelarena, Galarraga eta Mendizabal arituko dira mutiletan, eta nesketan, berriz, Garin, Astondoa, A. Antsa, I. Antsa, Galarraga eta Gorostidi.

Sokatiran, Laukizen, 18.00etatik aurrera, 640 kilotako lehen jardunaldia jokatuko dute gaur. Goiherri A, Goiherri B, Gaztedi, Mutriku eta Areso izango dira nor baino nor. Goiherri A aterako da faborito bezala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo