GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Inork ez du erlaxaziorik nahi

Real Madrid ardi larruz jantzitako otsoa izan daiteke

Etxe zuria ondo ezagutzen duen Juanfranek argi utzi zuen madrildarrek ez dutela ezer oparituko, eta Raulek beti izan duen irabazle sena gogoratu zuen.

GARA | IRUÑEA

Jokalari gehienek burua oporretan, presidente berriak izango dituen asmoetan edo hurrengo urtean non jokatuko duten pentsatzen edukiko dutelako, Real Madrid arerio ezin egokiagotzat jo izan da Osasunak mailari eusteko behar duen garaipena eskuratzeko. Bartzelonaren aurka Liga irabazteko azken aukera galdu zutenetik, zuriek ez dute partidarik irabazi eta esaterako azken jardunaldian negargarri aritu ziren etxean Mallorcaren aurka 1-3 galduz. Dena den, etxe zuria ondo ezagutzen duten Jose Antonio Camacho entrenatzaileak eta Juanfran hegalekoak argi dute madrildarrek ez dutela ezer oparituko, are gutxiago Bartzelonak mundu guztiaren laudorioak jaso dituen aste honetan, non eta sekula ondo hartuak izan ez diren Sadarren.

Horiek horrela, eta inork partida jokatu aurretik irabazita dagoela uste ez dezan, gorritxoen entrenatzaileak ordu laurdeneko elkarrizketa izan zuen atzo Taxoaren igandean hasieratik jokatuko duten hamaika jokalariekin. Azken uneko ezusterik ez bada behintzat, Camachok Nou Campen garaipena eskuratu zuen taldea errepikatuko du; Ricardo atean; Azpilikueta, Cruchaga, Miguel Flaño eta Monreal atzealdean; Juanfran, Puñal, Nekounam eta Plasil zelai erdian; eta Masoud eta Pandiani aurrealdean.

Raulen gosea

Talde zuriaren harrobian hazitakoa da egun Osasunan jokatzen duen Juanfran, eta Alacantekoak ondo ezagutzen du Real Madridek partida bakoitza irabazteko izaten duen beharra, nahiz eta azkenaldian taldea denboraldiaren amaiera iritsi zain dagoela dirudien. Merengeen artean Raul kapitainaren izaera nabarmendu nahi izan zuen jokalari gorritxoak. «Irabazle hutsa da eta saiatuko da bere taldekide guztiek dena jar dezaten. Irabazi beharra daukagu eta Real Madrid handi baten aurka lortuko dugu. Tentsio gehiago edo gutxiago izan dezakete, baina ezer oparituko digutela uste dutenak oso oker daude. Hona Raul, Higuain, Robben eta enparauak etorriko dira eta ziur golak sartu nahi izango dituztela».

Bartzelonan erakutsitako gogo eta kemena errepikatu behar dutela adierazi zuen Juanfranek eta, beste emaitzen arabera berdinketa ere nahikoa izan daitekeen arren, «ez naiz fio. Irabazten badugu salbaturik izango gara, baina gainontzean ikaragarri sufrituko dugu. Inork ez gaitu lagunduko eta hiru puntuetan pentsatzen dut soilik», esan zuen denboraldiko egunik pozgarrienaren zain den Juanfranek.

Elkarrizketa

Jokoan dutena eta Real Madridek ezer oparituko ez duela azpimarratzeko, Jose Antonio Camachok ordu laurdeneko elkarrizketa izan zuen hasierako hamaikakoan egongo diren jokalariekin.

Boluda se despidió de la primera plantilla blanca

Vicente Boluda, presidente del Real Madrid, aprovechó el penúltimo entrenamiento semanal de la primera plantilla para despedirse de los jugadores y desearles suerte la próxima temporada. Por su parte, Heinze señaló que quiere seguir en el Madrid.

Muchas dudas en el Madrid para jugar de inicio

Juande Ramos tiene varias dudas para confeccionar el once que se enfrentará a Osasuna. Sergio Ramos, Heinze, Sneijder, Gago, Drenthe, Cannavaro, Dudek y Guti no se ejercitaron con el resto de sus compañeros y son duda para mañana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo