GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

SOKATIRA

640 kilotan ere, inork ezin izan dio aurre egin Goiherri taldeari

J.L. | DONOSTIA

Ez zen ezusterik izan 640 kiloetako lehen jardunaldian, eta Goiherri taldea nagusi izan zen, eta Erandiokoek garbi utzi dute pisu honetako txapela ere beraientzat izan daitekeela. Berdeek 6 puntu batu zituzten.

Bigarren Gaztedi izan zen, eta hirugarren postuan, berriz, berdinduta amaitu zuten Aresok eta Mutrikuk. Hauen atzetik, Goiherri B eta Getxo sailkatu ziren.

Sega

Herenegun abiatu zen nazioarteko erako Euskal Herriko Liga, eta lehen jardunaldi honetan Joxe Gabirondo izan zen nagusi gizonezkoetan, eta Arrate Garin, berriz, emakumezkoetan. Lehen jardunaldia Udabe Beramendi herrian jokatu zen, eta lehiaketari beste bi falta zaizkio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo