GARA > Idatzia > Iritzia > Azken puntua

Laura Mintegi idazlea

«You can do it»

 

Somaliako ordezkariak argiro esan du: «You can do it, but you can not show it». Gaia da «PEN centres under pressure» eta lau zentrori egin dietela gonbita euren egoeraz mintza daitezen: Somalia, Etiopia, Kroazia eta Errusia. Basque PENi ere egin diote gonbita. Honela ikusten dituzte penkide diren euskal idazleak atzerrian: presiopean.

Ezetz, Euskal PEN ez dagoela presiopean, erantzun duzue, baina Euskal Herriko idazleak eta kazetariak bai. Zuen jardunaz mintzatu zaretenean, ekimen interesgarriak burutu dituzten zentroekin batera kokatu zaituztete, eredugarriak direnekin alegia: Suedia, AEB, Danimarka, Kanada, Ingalaterra... baina hori ere ez da egia. Ez zarete liga horretako jokalari peto-petoak. Somalia eta Etiopiako ligan ere jokatzen duzue. Non kokatu Basque PEN, Somalia eta Etiopiarekin, edo Suedia eta Danimarkarekin batera?

Eztabaida ez da berria zuen artean, «you can do it, but you can not show it!». Europar Batasunean kokatuta eta bizi-maila altukoak bazarete ere, idazle kroaziarrak hobeto ulertu du zuen kezka kanadarrak baino: borroka politiko luze eta sakona duen herrian fronteak definiturik daude eta tarte txikia dago maniobratzeko. Nork bere lekua du aurrez aurre dauden bi espazioetariko ba- tean, eta ez dago leku bakana non distantzia bera da- goen espazio batera edo bestera. «Ekidistantzia» falazia da, noski.

Horrelako egoera batean adierazpen askatasun eza salatzeak identifikazioa dakar ezinbestez. Gutarra ez dena «euretarra» da, definizioz. Hortik presioa, idazleak under pressure, «you can do it, but you can not show it». Presiopean daude kazetariak, mota askotako presio- pean. Eta hori erakutsiz gero, norbaitek atzamarraz seinalatuko zaitu.


 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo