Laudion ezarritako kamarak kentzeko deia egin dute
GARA |
Laudioko Udalak herrian barrena bideo-zaintzarako lau kamara jarri izana gogor kritikatu du herriko ezker abertzaleak. Kamarak, beharrezko neurri legalak bete gabe eta herritarrei inolako informa- ziorik eman gabe funtzionamenduan hasi direla nabarmendu eta etxe partikularrak ere grabatzen dituztela salatu dute Laudioko hautetsi independentistak.
EAJ buru duen Udalak, PSOE eta PPren babesarekin, jarri ditu lau kamarak, trafikoa kontrolatzeko tresna gisa aurkeztuta; lehena Ugarten eta beste hiruak Zumalakarregin. Ahatik, trafikoa «aitzakia besterik ez dela» deritzo ezker abertzaleak eta benetako helburua kontrol soziala dela sostengatu du. Gainera, irudien kontrola ertzain baten esku utzi izana, «idei hori konfimatu besterik ez» duela egiten uste dute.
Kontrol sozialak pertsonen askatsuan eta oinarrizko hainbat eskubide urratzen dituela argudiatuta, kamarak kaleetatik kentzeko eskaria egin dio Udalari, «laudioarren bizitza kontrolatzeari uzteko», gehitu du.