GARA > Idatzia > > Ekonomia

Elizondoko zaharren egoitzaren gestioa esku pribatuetan utziko dutela salatu dute

GARA |

Francisco Javier Iriarte Elizondoko zaharren egoitzaren etorkizunaren inguruan kezka azaldu zuten atzo enpresa batzordeko LABeko ordezkariek. NaBai-ren esku dagoen Baztango Udalak zaharren egoitzaren kudeaketa enpresa pribatu baten eskuetan utziko duela salatu zuten. Horrekin batera, langileek ez dutela inolako informaziorik jaso azaldu zuten. «Prozesu guztia isilpean egin dute, zerbait gorde nahi balute bezala». Zaharren egoitzak bailara osoan zerbitzu publiko bat eskaintzen duen heinean, «aberasteko inongo helbururik gabe», eta «enpresa pribatu ororen helburua etekin ekonomikoak lortzea» izanik, kezka agertu dute etorkizuneko kudeaketaren eta langileen egoeraren inguruan. LABeko ordezkariek mobilizatzen jarraituko dutela esan zuten; «gure lan baldintzen alde eta batez ere adinekoen alde».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo