Hurrengo denboraldia prestatzen
Denak pozik baina denak zalantzan
Zurrumurruak egunez egun areagotzen ari diren arren, Xabi Prietok Realean poz-pozik dagoela azpimarratzen jarraitzen du.
GARA | DONOSTIA
Hiru aste falta dira oraindik denboraldia amaitzeko, baina igandean igoeraren helburua bertan behera geratu ondoren, «orainaldia» hitza Realaren hiztegitik desagertu da. Etorkizunak du garrantzia eta, beraz, etorkizuna gauzatzeko eman beharreko urratsak dira egunerokoaren protagonista nagusiak.
Arlo instituzionalean, hainbat kontu argituta gera daitezke gaur bertan, Jokin Aperribayk eskainiko duen prentsaurrekoan. Kirol arloari dagokionez, presidenteak gaur zer edo zer aurrera dezakeen arren, oraingoz zurrumurruak dira errege. Eta horien ohizko jomuga Xabi Prieto da. Aperribayk jokalaria Athletici eskaini diola, Garcia Macuak Prietoren egoera zein den galdetu duela, jokalariaren ordezkariak hainbat taldek fitxatu nahi dutela esan duela...
Erdilariaren diskurtsoa, baina, ez da aldatu. Gustura dago Realean, bere bizitzako taldean, eta zerbaitez hitz egin beharra badago, hitz egingo da. Hau da, futbolaren istorio ezagunenetarikoari jarraituz, pozik dago taldean baina ez daki zer gertatuko den etorkizunean.
Atzo, berriz ere, betiko mezua errepikatu zuen. «Joan den astean ere esan nuen. Oso gustura nago hemen, zoriontsua naiz hemen eta hori beste kontu batzuen gainetik dago. Baina beste egunean esan nuena errepikatzen dut berriz: taldearekin hitz egin beharra daukagu eta gero ikusiko dugu zer gertatzen den». Eta, momentuz, mugimendu gutxi egon dela adierazi zuen, hainbat komunikabidetan bestelakorik esan izan den arren. «Aurrekoan, jendeak Jokinek (Aperribay) ni eta Asier eskaini gaituela esan zuenean, harrigarria iruditu zitzaidan, oso komunikazio ona izan dugulako beti zuzendaritzarekin. Ildo horretan, oso pozik nago; presidenteak zer edo zer egiteko asmoa izan duenean horren berri izan duen lehena ni izan naiz».
Berririk izan du azken egunotan? Auskalo. Publikoki, hermetismoa da nagusi. Momentuz, «negoziaziorik ez dago, hitz egiteko elkartu beharra besterik ez dugu», «guztioi gustatzen zaigu ahal den maila altuenean jokatzea eta aurten lortu ez dugunez datorren urtean saiatu beharko dugu», «ideiarik ez» edota «uneotan bai, udan Realean ikusten dut nire burua» dira jokalariaren erantzunak.
Vila-realen esku
Diskurtso antzekoa plazaratu zuen atzo Marcosek ere: pozik dago Donostian, baina auskalo zer gertatuko den ekainetik aurrera. Desberdina da, noski, bere kasua, Vila-realekin kontratua baitauka. Aldiz, atzo adierazi zuenez, begi onez ikusiko luke Donostian jarraitzea.
«Momentuz, ahal dudan era onenean amaitzea da nire helburua. Etorkizunari buruz ekainak 30etik aurrera hitz egin beharko dugu», esan zuen. «Oso gustura nago hemen, zoriontsu, baita nire jendea ere. Eta hori kontuan hartzekoa da. Baina Vila-realek erabaki beharko du», nabarmendu zuen.
«Gipuzkoa Mendeurrenarekin» kanpainarekin jarraituz, lehen taldeak Bergaran egin zuen atzoko lan saioa. Aurretik, Jokin Aperribay lehendakariak mendeurrenaren bandera eman zien Debagoieneko udalei eta lagunarteei.
Reala Abreu barik arituko da Rayoren aurka. Aurrelaria bere selekzioarekin kontzentratu zen atzo Brasil eta Venezuelaren aurkako partidak jokatzeko, eta datorren astean itzuliko da Zubietara.
Es evidente que un sector de la afición txuriurdin no apoya en absoluto la gestión del actual Consejo, como se pudo comprobar desde el mismo momento de su elección. A protestas anteriores, o a las papeletas que se lanzaron el pasado domingo en Anoeta, se une ahora un comunicado de la Peña Nazarena, a la que se han unido otras cuatro (la Peña Alcoyana, Antsoaingo Txuriurdin Lagunak, Orereta Taldea y el colectivo SOS Real). Un comunicado tan escueto como claro, en el que se declara «non grato» al actual Consejo y se solicita su «urgente dimisión».
Una posibilidad que parece descartada, teniendo en cuenta que Jokin Aperribay presentará esta misma mañana las directrices de su gestión de cara a la próxima temporada. Una rueda de prensa en la que, en principio, el presidente realista anunciará una considerable reducción del presupuesto, que no superará los 18 millones de euros -frente a los 24 de la actual campaña- y en la que también podría confirmarse el fichaje de Martín Lasarte como sustituto de Juanma Lillo al frente del equipo.