GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Abertzaleen aurkako indar erakustaldi batzuk ahulezia besterik ez dute erakusten

Hernaniko alkateari, Marian Beitialarrangoitiari, urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak eta, honekin batera, zazpi urtetarako kargugabetu du. Igor Porturi eta Mattin Sarasolari «maite zaituztegu» esateagatik zigortu dute, hauek torturak jasan zituztela jakin ondoren egin zituen adierazpenetan. Hartara, torturak estali nahi izateaz gain, hauen salaketa zigortu nahi du espainiar Gobernuak. Bide batez, arerio politikoa gainetik kendu badezakete, primeran.

Atzo bertan, Ertzaintza Bizkaiko zenbait tabernetan sartu zen eta bertan zeuden preso politikoen argazkiak kendu zituen, azkenaldian abiarazi duten estrategian urrats berria emanez.

Honelako neurriekin PSOEren Gobernuak indar erakustaldia egin nahi duela nabarmena da. Beren asmoa abertzalegoa eta, zehatzago, independentistak kikiltzea baldin bada, honezkero jakin beharko lukete honelako saiakerek aurkako efektua izan dutela beste garai batzuetan. Areago, honek gatazka areagotu dezake. Gainera, indar erakustaldi hauek, herritarren borondatea honela bortxatzea, ahuleziaren seinale besterik ez dira. Azken batean, herritarrak umiliatzeak ezin du ezer onik ekarri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo