GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Gazteek Iurretan okupatutako etxea botatzen saiatu da enpresa eraikitzailea

Asteazkenean Iurretako Gazte Asanbladak okupatutako etxea botatzeko saiakera egin zuen atzo enpresa eraikitzaileak. Jendea barnean zela saiatu ziren etxea birrintzen, gaz- teen segurtasuna kinka larrian jarriz. Ondorioz, tentsio uneak bizi izan ziren bertan.

p023_02.jpg

GARA |

Tentsio eta larritasun uneak bizi izan ziren atzo goizean Iurretako gazteek okupatu berri duten etxe zaharrean. Enpresa eraikitzailearen arduradunak etxea botatzeko prest azaldu ziren, baina eraikuntzaren barnean ziren gazteen erresistentziari esker, ezin izan zuten beraien helburua bete.

Hedabideei igorritako ohar baten bidez, Iurretako Gazte Asanbladak enpresa eraikitzailearen ordezkari eta arduradunen jarrera salatu zuen. Horiek langileei etxea botatzeko agindua eman zieten, eraikuntzaren barnean hainbat gazte egon arren. Salatu zutenez, etxea birrintzeko saiakeran balkoi baten azpian zeuden gazteak «arrisku larrian» jarri zituzten.

Azkenean, obretako makinarekin lanean ari zen beharginak, balkoia jaustear zegoela ikustean, bere lana bertan behera uztea erabaki zuen eta zorionez ez zen ezbeharrik izan.

Jarrera horren aurrean, ea dirua pertsonen bizitzaren eta osasunaren gainetik dagoen galdetu zieten gazteek enpresako arduradunei.

Iragan asteazkenean okupatu zuten etxea herriko gazteek, Abadetxe gaztetxea erre zenetik herriko gazteriak ekimen autogestionatuak aurrera eramateko leku baten falta dauka eta.

Bidasoaldeko Gaztetxe Eguna

Irun, Hondarribia, Hendaia eta Urruñako gazteak elkartuko dira gaur herriko etxeei gazte- txeen beharraren aldarria helarazi nahian. Bidasoaldeko Gaztetxe Egunean parte hartuko duten lau herrietan antolatu dituzte ekitaldiak egunean zehar. Ekitaldi horiek «Lau herri, lau gaztetxe» aldarrikapena abiapuntu izanik egingo dituzte.

Goizean, pilota partida bat izango da eta gero Bilboko okupazio mugimenduko kideek hitzaldia eskainiko dute Urruñan. Bizikleta martxa bat egingo dute jarraian Hendaiara joateko; bertan, herri bazkaria egingo dute gazteek. Arratsaldean, berriz, olinpiadak egingo dituzte Hondarribian. Azkenik, egunari bukaera emateko, Irungo Lakaxita gaztetxean kontzertuak eta bideoak izango dituzte.

Horrez gain, lau herrietako arduradun politikoei zuzendutako idatzi komun bat kaleratu dute Txingudiko gazte asanbladek. «Gaztetxea trukerako eta komunikaziorako lekua da. Biharko herritarrak garen gazteoi elkartzea eta ardurak hartzea ezinezkoa zaigu horrelako lekurik gabe. Indibidualtasuna aldenduz gazteon aisialdirako gune aktibo eta alternatiboak dira gaztetxeak», nabarmendu dute gaz- teek idatzian.

gaztetxe berria

Herriko Abadetxe gaztetxea erre zenetik, Iurretako gazteria autogestionatutako ekimenak aurrera eraman ahal izateko leku baten bila dabil. Beste hainbat etxe ere okupatu dituzte, baina guztietatik kanporatu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo