GARA > Idatzia > Kirolak > Tau

ACB Ligako finalerdietan

Osteguneko porrota izan dadila finalera sailkatzeko lehen pausoa

Talde gasteiztarretik zaleei gaur arratsaldean Baskoniaren bufandekin eta koloreekin Zurbao «apaintzeko» eskatu diete.

p044_f02_097x140.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

Saskibaloi adituek diotenez, porrot mingarri baten ostean gerta daitekeen gauzarik onena aurkari berberaren kontra ahalik eta arinen jokatzea da. Teoria horren arabera, porrota jasan duen taldeko jokalariak minduta eta gogotsu kantxaratzen dira eta ez dute baloi bakar bat galdutzat jotzen eta, hala, «mendekua» erdietsi arte ez dute atsedenik hartzen.

Hori horrela baldin bada, Tau Baskoniak osteguneko porrot mingarria erabili behar luke gaur arratsaldeko partida erabakigarrian irabazle ateratzeko aurreneko pauso gisa. Duten mailaren oso azpitik ibili ziren Prigioni, Rakocevic, Mickeal eta enparauek osteguneko arantza baliatu behar dute Real Madrilen aurka ACB Ligako finalerako txartela lortzeko.

«Jokalari bakoitzaren balioa erakutsi behar dugu berriz», adierazi zuen Dusko Ivanovicek osteguneko belarrondokoaren ostean. Josean Kerejeta Saski Baskoniako presidentearen hitzetan ere, «onartezina» izan zen bere taldeak Madrilen erakutsitako itxura tristea. «Talde honek ezer badu, hori izaera da. Buelta eman behar diogu egun txar horri», gaineratu zuen.

Bestalde, kontua ez da epika hutsera mugatu behar. Ligako partida guztiak irabazi ditu Tau Baskoniak etxean eta, tira, ez dago inolako arrazoirik gaur arratsaldean emaitza on hori errepika ez dadin. Gainera, prentsa ohar baten bitartez, Saski Baskoniak beren zaleei gaur Zurbao «janzteko» deia egin die; horretarako, ikusleei partidara Tau Baskoniaren bufandak eta kamisetak jantzita joateko eskatu die.

Kantxarik ez, dirurik ez

Gasteizen urak harro xamar badoaz Real Madrilen aurkako finalerdia dela eta ez dela, Bilbao Basketen inguruan ere bada nahikoa zalaparta bilbotarrek datorren denboraldiko neurketa guztiak Barakaldoko Bizkaia Arena pabilioian jokatzeko azaldu duten asmoa dela eta.

Hala, Bilboko alkate Iñaki Azkunak bota zuen atzo auzi honen inguruko azken hordagoa, Bilbao Basket Barakaldora joanez gero, «Bilboko Udalaren diru-laguntzarik gabe» geratuko litzatekeela adierazi baitzuen.

tau baskonia-real madril
etxean beti irabazle

ACB Ligan bederen, Tau Baskoniak aurten ez du neurketarik galdu Araba Arenan. Euroligan bai ordea; hiru aldiz atera dira galtzaile Zurbaotik Ivanovicen gizonak. Erromako Lottomaticaren, Olympiacosen eta Bartzelonaren aurka.

Unicaja fuerza el desempate tras un buen partido con muchas alternativas

Unicaja forzó el desempate tras superar en su feudo al Regal Barcelona por 82-75 en el segundo partido del play off semifinal de la Liga ACB tras un duelo con alternativas.

Tras una primera mitad que acabó con empate a 43, los de Aíto García Reneses se escaparon gracias a Ndong, logrando una ventaja máxima de 15 puntos, 67-52, en el tercer período.

El cuadro culé, no obstante, no cejó en su empeño y, de la mano de Navarro, Ilyasova y Andersen, volteó el marcador en la recta final del choque: 71-73.

Fue entonces cuando Carlos Cabezas, que apenas había anotado dos puntos en el partido, asumió el mando de las operaciones malagueñas, liderando con seis puntos un parcial de 11-2 definitivo.

G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo