GARA > Idatzia > Iritzia > Hemeroteka

Koldo Aldabe 2009/6/4

Inuit

berria

Espero izatekoa zen. Iaz autodeterminazio eskubidea onartzen duen estatutu berria gehiengo nabarmenez onetsi eta gero (herritarren bozen %75 inguru), IA Inuit Ataqatigiit (Inuit Komunitatea) ezkerreko indar independentista nagusitu da Groenlandiako hauteskundeetan.

Danimarkatik autonomia lortu eta hogeita hamar urtera, hauteskundeok mugarri bat ezarri dute, independentista bainoago autonomista den Siumut alderdi sozialdemokratak lehenbiziko aldiz galdu baitu nagusigoa Groenlandian.

Parlamentuko 31 eserlekuetatik 14 eskuratuta, gehiengo absolututik gertu geratu da IA. Ekainaren 21ean indarrean sartuko den estatutu berriaren lehenbiziko kudeatzaile izango da alderdi independentista. Autodeterminazio eskubideak eta gas eta petrolio ustiaketa zuzenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo