GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Finala begiz jota duela arituko da Korsarioak

J.L. | DONOSTIA

SIR Ligan, Korsarioak taldeak finala begiz jota duela jokatuko du gaurko partida, garaipena oso garrantzitsua baita txapelaren lehian aritzeko modurik izan nahi baldin badu.

Gipuzkoarrek Gatos taldea hartuko dute Anoetako estadio txikian, 19.30etatik aurrera. Bi taldeek jokatu nahi dute finala eta biak aterako dira garaipenaren bila. Lehen itzulian euskaldunak atera ziren garaile, baina liga honetan partida batetik bestera gauzak asko aldatzen dira, taldeak ez baitira ohikoak, eta gauzak egiteko era ere oso ezberdina baita.

Garbi dago lehen neurketa hartatik Gatos taldea asko indartu dela, Madrid taldetik jokalari ugari heldu baitira. Hori dela eta, gaurko norgehiagoka ez da batere erraza izango Bidartek zuzentzen duen taldearentzat. Garaipen batek finalerako txartela oso gertu utziko lieke etxekoei. Galtzen badute, berriz, gauzak asko zailduko zaizkie.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo