GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Begoña Durruty Baztango margolariak eta Ur taldea

Espazioa dugu bizilagun

«Espazioa dugu bizilagun, partikulen artean zureak ere...».

Kepak maiz bere margolanak horrelako esaldiekin osatzen zituen... Lagunarteko gizona izan da beti, sortzaile hutsa, xumea eta hitz guttirekin aunitz erraten duten horietakoa...

Zure heriotzak solasik gabe utzi gaitu... Gure artean begiradak negartsu eta ixilunea dira nagusi... Hasieran zureak diren hitzak gureak egin ditugu, espazioaz bezainbertze bakoitzak bere oroitzapenak dituela bizilagun eta gure oroitzapenetan dauden partikulen artean zu beti hor egonen zarela errateko. Edonon zarela ere muxuak eta besarka haundi bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo