GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Anzaren desagerpena argitu eta sendia babesteko

Badira bi hilabete Jon Anza errefuxiatu donostiarra desagertu zela. Baionako tren geltokian azken aldiz ikusi zutenetik, haren desagerpen susmagarria are susmagarriagoa egiten duten datuak jakinarazi dituzte, eta gerra zikina askoren gogoan agertu da berpiztuta. Abertzaleen bahiketak, mehatxuak, poliziarekin elkarlanean jarduteko eskaerak... ez dira bakanak izan azken denboran, horregatik da are eta kezkagarriagoa eta susmagarriagoa Anzaren desagerpena. Gerra zikina, hainbatentzat itxi gabeko zauria oraindik, ez da fenomeno berria herri honetan. Eta gobernu espainol eta frantsesek hura argitzea oztopatu izan duten arren, gauza jakina da estatu aparatuek zuzen edo zeharka sustatu eta parte hartu zutela.

Gaur Donostiako kaleetan Jon Anzaren desagerpena salatu eta Gobernu frantsesari eta euskal alderdiei kasuak behar duen arreta emateko eskatuko diete. Hain zuzen ere, Jonen anaiak, Koldo Anzak, herri mobilizazioaren beharra azpimarratzen du gaur GARAk eskaintzen duen elkarrizketan. Mobilizazioa kasua ikertu eta argitzeko presio tresna gisa eta, halaber, sendiak herritarren babesa nabaritu dezan. Izan ere, politikari gehienen isiltasunak ez dio babes hori eskaini, haien hipokrisia agerian utzi badu ere, eta hedabideen axolagabetasunak ematen duen babesa ez da senide horienganakoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo