GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Seaska eta Parisen arteko hitzarmenaren izenpetzea ofizialki gauzatu da

Berrogei urteko ibilbide luze eta goraberatsu baten ondotik, hitzarmenaren izenpetze egunera iritsi izana txalotu zuten atzo Baionan elkartu ziren Seaska, Euskararen Erakunde Publikoa eta Ministeritzako buruek.

p018_f02.jpg

Ainize BUTRON |

Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta William Marois Bordaleko Errektore burua elkartu ziren atzo Baionan Frantses Hezkunde Ministeritza eta Seaska hiru urterako lotuko dituen hitzarmena izenpetzeko.

Ekimena baliatu zuten agintariek, Seaskaren ibilbidea txalotzeko, eta, hitzarmen berri horrekin frantses Gobernuak euskararen erakaskuntzaren alde duen jarrera goraipatzeko. Testuan, izan ere, ikastoletan gauzatzen den modelo pedagogikoaren ezagupena, egituraren funtzionamendua sendotzeko eta garapenerako baliabideak aurreikusten dira.

«Testu horretan garrantzitsuena Seaskaren pedagogia sistemaren ezagupena da. Berrogei urteren buruan sinboloz beteriko zerbait da», nabarmendu zuen Max Brissonek. Hitzarmen horretara heltzeko izan diren gora beherak eta urrats eraginkorrak nabarmendu zituen ere Brissonek, lan arlo berriak zabaltzeko aukera emanen zuela esanez. Lan ardatz berrien ar- tean Brissonek azterketak euskaraz egin ahal izateko aukera aipatu zuen.

Paskal Indok, bere aldetik, bere poza azaldu zuen hitzarmenaren bidez ikastola ikastola gisa «ezagutua izatea» lortu baita. «Azkenean iritsi da eguna»«, bota zuen horretara iristeko izan diren gora beherak nabarmenduz. Baina, Seaskak gainditzen duen etapa berri horren ondotik, oraindik «bide asko egitekoa» zela goraipatu zuen ere Indok. 2 urteko haurrak eskola- tzeko baliabideak ematea, eta, azterketak euskaraz igaro ahal izateko aukera oraindik ere gauzatzekoak zirela esan zuen. Parisen egitekotan dagoen hizkuntz legea aipatu zuen ere bilaka- era hurbiletik jarraituko zutela esanez.

Ikasleei zuzendua

William Marois Hezkunde Ministeritzaren ordezkariak ikastoletako erakasleek urte luzaz eramandako lana goraipatu zuen, eta, Hitzarmena izenpetzearekin ikasleak nahi izan zituen gehien bat omendu. «Hitzarmen hau etapa garran- tzitsua da, eta, gehien bat ikasleen aldekoa», esan zuen.

Seaskaren sorrerarekin batera, hiru etapa garrantzitsu gogoratu zituen Maroizek: 1994an Estatuarekin elkarte hitzarmena, 2004an Euskararen Erakunde Publikoaren sorrera, eta, 2009an atzoko hitzarmen berriaren izenpetzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo