Euskadi Ta Askatasunaren agiria Euskal Herriari
ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, azken hilabeteetan buruturiko honako ekintza armatuak bere gain hartzen ditu:
- Urtarrilaren 16an, Hernanin, Santa Barbara mendian kokaturik dagoen errepikagailuaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez. ETAk ezarriak ziren lehergailu horrekin batera, eta Espainiako Polizia Autonomikoaren artezilariak kolpatzeko asmoz, gorderik zeuden beste bi lehergailuak ere bai. Helburua ez zen erdietsi.
- Otsailaren 9an, Madrilen (Espainia), «Campo de la Naciones»eko finantza gunean kokaturik dagoen Ferrovial entrepresaren aurka lehergailuz zamatutako auto bidez buruturiko ekintza. Madril Euskal Herriaren zatiketa eta txikizioa porlan bidez sakontzeko asmoz burura eramaten ari den Abiadura Handiko Trenaren lanetan enpresa horrek bereganatutako arduragatik.
- Otsailaren 23an, Lazkaon, Espainiako alderdi faxisten aurkako kanpainaren barruan PSOEk bertan duen egoitzaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, egoitza suntsituta suertatuz. Lazkaoko zenbait bizilagunen etxebizitzak ere kaltetuak gertatu ziren.
- Martxoaren 26an, Zornotzan, Juan Manuel Arana Arechabala Astilleros Murueta entrepresako nagusiaren txaletean jarritako lehergailua. Espainiaren aldeko zergak ordaintzen dituen bitartean Euskal Herriaren askatasunaren aldeko diru laguntza emateari uko egiteagatik.
- Maiatzaren 6an, Guriezo (Kantabria), «Alto de la Granja» deituriko gainean kokaturik dagoen errepikagailuaren aurka lehergailuz buruturiko ekintza, kalte materialak eraginez.
Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Herria sozialista! Jo ta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!
Euskal Herrian, 2009ko ekainean
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.