GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Biarritz eta Helsinki arteko hegaldia astearte eta ostiraletan

GARA |

Ostiraletik eta abuztuaren 24rarte Biarritz eta Helsinki arteko hegaldiak eskeiniko ditu SAS konpainiak. Ekainaren 19an, ostiralero legez, bi hegaldi izanen dira, Biarritzetik Finlandiako hiriburura goizeko hamarrak eta hogeitan abiatuko da eta kontrako bidea eginen duen hegazkina goizeko zazpietan abiatuko da. Asteartetan goizeko bederatziak hogei gutxitan abiatuko da Lapurdiko hiritik eta goizeko bostak eta laurdenetan Eskandinabiatik.

Hegaldiak hiru ordu eta berrogei minutu inguru irauten ditu eta Finlandian ordu bat gehiago dutela kontutan hartu behar da. Enpresak Helsinkitik eskandinabiako beste hirietara joateko aukera ere eskeintzen du. Biarritzen ariko den enpresa SAS enpresa handiaren filialetako bat izanen da.

Erreserbak ohi legez Internetez ere egin daitezke. Hegaldietan hiru klase mota ezberdin eskeintzen dira, ekonomikoa, ekonomiko extra eta Bussines.

Biarritzeko aireportuak Eskandinabiara bidaiak eskeini ditu jaiadanik udarako bidaietan, Oslora hain zuzen ere. Aldiz lehen aldia da aireportuak SAS konpainiarekin lan egiten duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo