GARA > Idatzia > > Kultura

Arrakasta handia izan dute Pirritx eta Porrotxek Getxon egindako ekitaldiek

GARA | DONOSTIA

PPk Getxoko Udalean aurkeztutako mozioa ez da nahikoa izan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lana eteteko. Asteartean eta atzo bina ikuskizun eskaini zituzten. Guztira 3.600 haur bildu zituzten, 900 saio bakoitzean.

Joxe Mari Agirretxek (Porrotx) garari adierazi zionez, «sekulako festa» izan zen Getxoko ekitaldietan, eta jendearen partaidetza bikaina nabarmendu zuen.

Gertatutakoaren ostean, pailazoek euren esker ona helarazi nahi izan zioten Getxoko Udalari eta, batez ere, bertako herritarrei, «eurekiko erakutsitako maitasunagatik». «Polemika alderdikoi guztien gainetik, euskara eta festa nagusitu dira», adierazi zuen Agirretxek.

Mozioaren porrota

PPren proposamenari jarraiki, joan den maiatzaren 29an Getxoko Udalak Pirritx eta Porrotxekin zeukan kontratua eteteko mozioa onartu zuen Osoko Bilkurak, PSEren laguntzarekin. Azken hitza, ordea, Getxoko Udaleko Kultura zinegotziaren esku geratu zen, eta honek kontratua ez etetea adostu zuen, mozioaren kaltetan.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo