Euskaltzaindiaren 90. urteurrena ospatzeko hitzaldia Hazparnen
Euskaltzaindiaren sortzearen 90. urtemuga dela-eta, ekitaldi berezia antolatu du akademiak Hazparneko Elgar kultur etxean. Ekainaren 26an, 16.30ean, lau hizlarik euskarari eta Euskaltzaindiari buruzko hainbat gai jorratuko dituzte. Piarres Charrittonek, Emile Larre euskaltzainak eta Maia Duguine ikertzaileak parte hartuko dute solasaldian.