Euskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, Altsasun
Euskal Herri osoko bertsolari gaztetxoen egunik handiena Altsasuko Burunda pilotalekuan ospatuko da larunbatean. 11.00etik aurrera, zazpi lurraldeetako bertsolari gazteenek, 14 urtera artekoek, jardungo dute bertsotan. 13.30ak aldera bazkaria egingo da Altsasuko Zelandi Pilotalekuan, eta, ostean, 15:00etan, 14 eta 18 urte bitartekoen finala hasiko da.