GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Aizkora Bigarren Maila

Aparteko ezusterik gabe jokatu eta amaitu da bigarren kanporaketa ere

p046_f02_57556.jpg

J.L. | DONOSTIA

Joseba Otaegik irabazi zuen herenegun Andoainen jokatu zen Gipuzkoako Bigarren Mailako bigarren multzoko kanporaketa. Bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako mozten, 10 minutu eta 45 segundo behar izan zituen.

Bigarren Mugertza I.a izan zen, eta 11.12 izan zen bere denbora. Hirugarren Zubizarreta, 11.37 denbora eginda. Hiru hauek finalean izango dira. Laugarren Telletxea sailkatu zen (11.38), bosgarren Aizpuru (11.46), seigarren Elorriaga (12.10), zazpigarren Zaldua (13.25) eta azkena Belauntzaran (14.41). Finala uztailaren 26an jokatuko da Mendaron, eta bertan arituko dira Otaegi, Ugarteburu, Mugertza I.a, Mugertza II.a, Dorronsoro eta Zubizarreta.

Nafarroako Bigarren Mailako kanporaketa, berriz, gaur jokatuko da Donezteben, 17.00etatik aurrera. Bertan, honako hauek lehiatuko dira: Belarra, Erdozia, Telletxea I.a, Telletxea II.a, Etxeberria, Ariztegi, X.Mindegia, P. Mindegia, Mandazen, Amillano, Vicente, Rekondo eta Ohian Larretxea. Aizkolari bakoitzak, bi kana-erdiko eta 60 ontzako bat erdibitu beharko ditu. Lehenengo bost sailkatuek finala jokatuko dute, nahiz eta horretarako oraindik data zehazturik ez dagoen.

Harri-zulatzea

Harri-zulatzaileen Euskal Herriko Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da gaur Galdameseko plazan, 19.00etatik aurrera. Bertan izango dira Liga jokatzen ari diren talde guztiak. Helburua Txorierriri berriro ere lehen postua kentzea izango da, lau jardunalditatik hirutan garaile atera baita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo