GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Elkarretaratzea Baionan

Ehun bat lagun bildu da atzo plantan jartzekotan diren zabortegia salatzeko

 

Kazerolak zituztela eskuetan, ehun bat lagun elkartu zen atzo Baionako Kontseilu Nagusiaren aitzinean eraikitzekotan diren zabortegia salatzeko. Zaborrak tratazeko lantegi mekano-biologikoa eraikitzekotan dira Baionako Batz gunean. Atzo, beltzez jantzirik lepoan zapi horia zeukatela, oihu eta harrabotsarekin salatu zuten lantegi horren kokapena. Ekimena baliatu zuten, lantegi horiek zentzugabeak zirela gogoratzeko. Estatu frantsesean dauden mota bereko lantegietan arazoak daudela gogoratu zuten, eta, zaborrak tratatzeko aterabide bakarra bereizketa zela nabarmendu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo