Garzonek gaur hartuko ditu Usurbilen eta Astigarragan atxilotutako hirurak
Gaur goizeko 10.00etarako jarri du hitzordua Baltasar Garzon epaile espainolak astearte goizaldean Usurbilen eta Astigarragan bere aginduz Polizia espainolak atxilotu zituen Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Ainara Vazquezi deklarazioa hartzeko. Hiru gipuzkoarrek inkomunikatuta emandako bosgarren eguna beteko dute gaur. Bestalde, ostegunean Paris hegoaldean atxilotutako Xabier Arruabarrenak eta Oihana Garmendiak inkomunikaturik jarraitzen dute.
GARA |
Bost egun inkomunikaturik igaro dituzte joan den asteartean Polizia espainolak atxilotu zituen Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Ainara Vazquez gipuzkoarrek. Horren ondotik, gaur goizean eramango dituzte, 10.00etatik aurrera, Auzitegi Nazional espainoleko epaile Baltasar Garzonen aurrean deklaratzera. Bestalde, ostegunean Parisen atxilotu zituzten Oihana Garmendia eta Xabier Arruabarrenaren inguruko informazio berririk ez da.
Inkomunikazio aldiko bosgarren eguna beteko dutenean eramango dituzte Garzonen aurrera Usurbilen eta Astigarragan ETArekin lotura zutelakoan eta ustez 75 kilo lehergai zituztela-eta atxilotutako hiru euskal herritarrak. Salbuespen auzitegiko epaileak lehen egunetik torturak ekiditeko protokoloa ezarri zietela adierazi arren, atxilotuen konfiantzazko medikuek etengabeko arazoak izan dituzte euren lana egiteko; nabarmentzekoa da lehenbiziko bisita atxiloketa alditik egun eta erdi ra egitea lortu zutela, nahiz eta protokolo horren arabera atxiloketa alditik zortzi ordura egin behar den.
«Gora Euskal Herria askatuta!»
Hurrengo egunetan ere arazoak izaten jarraitu dute konfiantzazko medikuek. Besteren artean, euren lana egitea eragotzi diete bai auzitegiko medikuak, bai eta funtzionarioek ere, eta polizia espainolek, gainera, atxilotua ateak zabalik zela artatzera behartu dituzte, horrela, intimitate eskubidea goitik behera urratuz. GARAk jakin duenez, nahiz eta ostegun eta ostiralean tentsioa apur bat arindu, arazoak izan dira atxiloketa aldi osoan.
Xabier Arruabarrenari eta Oihana Garmendiari dagokionez, ostegun iluntzean amaitu zuten Polizia frantsesek euren etxebizitza miatzen. Telebistako irudietan ikusi eta entzun ahal izan zenez, «Gora Euskal Herria askatuta!» leloak oihukatuz eraman zituzten poliziek komisariara.
Barne Ministerio espainoleko hainbat ordezkarik berehala aurkeztu zituzten atxilotuak ETA erakundearen arduradun gisa, eta hainbat material informatiko atzeman zietela eta informazio «baliagarria» eskuratu zutela nabarmendu zuten.
Aitzitik, agentzia espainolek atzo kaleratu zuten informazio urria aintzat hartuta, antza, oraindik ere material baliotsu horren bila ari da Polizia frantsesa. Izan ere, nahiz eta bi ordenagailu eta hainbat USB atzeman zizkietela aditzera eman, ETAren informazio sailaren arduradun gisa identifikatu dituzte, armak, dirua eta ETAren helburu izan litezkeenei buruzko informazioa non gordea duten bilatzen ari dira orain.
Izan ere, polizia indar espainolen arabera, ETAk datu base bat du eta bertan gordetzen du informazio guztia, eta horren bila ari dira orain.
Hiru gipuzkoarren atxiloketa salatzeko, Usurbilen 110 pertsonek manifestazioa egin zuten atzo eta 50ek Orion. Elorrion eta Santurtzin ere protestak izan ziren.
Con arreglo al protocolo preventivo de torturas que aplica el juez Garzón, que sólo consta de tres medidas, la Policía española informó el jueves por la mañana a la familia del oriotarra Patxi Uranga de que por la tarde iba a ser trasladado a Donostialdea con objeto de llevar a cabo «varias diligencias».
Aunque durante toda la jornada se especuló con la posibilidad de que Uranga fuese trasladado de nuevo a Gipuzkoa para presenciar algún nuevo registro, lo cierto es que no trascendió información alguna al respecto.
Sin embargo, y según fuentes jurídicas consultadas, Uranga sí fue trasladado a la Comisaría de Donostia y por la noche enviado de nuevo a Madrid. GARA