GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du «pintaketak» egiteagatik

GARA |

21 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo gau partean Ertzaintzak Mungian «PNVren eta PSOEren aurkako» pintaketak egitea leporatuta.

Lakuako Barne Sailak aditzera eman zuenez, Mungiako Udaltzaingoak Ertzaintzari abisua eman zion «kaputxadun talde bat pintaketak» egiten ari zirela Lauxeta kaleko hainbat horma eta erakusleihotan. Ertzaintza bertaratu eta ihes egin zuen taldeak, baina 21 urteko gazte bat atzeman zuten eta identifikatu nahi izan ez zuela-eta atxilotu egin zuten.

Tratu «desegokia»

Gaztea Gernikako komisariara eraman zuten eta bertan «guztiz biluztu eta gorputz osoko argazkiak atera» zizkiotela salatu zuen Uribe Butroiko AAMk. «Atxiloketa gertatu eta ordu eta erdi igaro arte familiak ez du bere berri izan», azaldu zuten. Gainera, «ezin izan zion konfiantzako abokatuari dei egin», eta goizeko bederatzi eta erdiak arte gaztea komisarian inkomunikatuta egon zela adierazi zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo