GARA > Idatzia > > Ekonomia

Europako Batzordeak antxoaren arrantzaren debekuari eustea erabaki du

Azken egunera arte itxaron gabe, Europako Batzordeak atzo jakinarazi zuen Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko debekuari eutsiko diola. Zientzialariek egindako txostenei kasu eginez hartu du erabakia.

p023_f01_148x104.jpg

GARA |

Arrantzaleek ezin izango dute antxoarik arrantzatu gutxienez datorren urteko ekainera arte, duela lau urtetik indarrean den debekuari eutsi baitio Europako Batzordeak. Erabakia atzo arratsaldean jakinarazi zuen Batzordeak, erakunde horretako Arrantza Saileko zientzialarien txostena aztertu ostean.

Europako Exekutiboaren aginduetara dagoen zientzialari taldea atzo bildu zen auzi honen gainean iritzi bat hitzartzeko, eta berretsi egin zuen duela astebete Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak egindako txostenean aipatzen zena. Hots, arrain espezie hau oraindik arriskuan dagoela eta ez dagoela antxoa kopuru nahikorik bere etorkizuna bermatzeko. Horregatik, ez dute Bizkaiko Golkoan berriz ere antxoaren arrantza baimentzeko aukerarik ikusten.

21.720 tona antxoa

Zientzialarien ikerketaren arabera, egun 21.720 tona antxoa dago, eta arrantzari berriz ekin ahal izateko ezarritako gutxieneko 24.000 tonako mugatik behera dago hori. Beraz, Europako Batzordearen arabera, «arrantzaren debekua bere horretan egon behar da hurrengo azterketa zientifikoak antxoaren biomasak gutxieneko maila gainditu duela erakutsi arte».

Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak hurrengo txostena 2010eko ekainean egitea aurreikusita dago, eta horregatik uste du Europako Batzordeak ordura arte behintzat indarrean jarraitu beharko lukeela debekuak. Nolanahi ere, instituzio horrek soilik abendura arte eduki dezake antxoaren kala itxita, eta urte bukaeran Europar Batasuneko 27 Arrantza ministroen eskuetan egongo da debeku hori ekainera arte luzatzeko erabakia hartzea.

Hori da, hain zuzen Batzordeak egingo duen proposamena; abenduan ministroek arrantzaren debekua mantentzea eta ekainean egoera berrikusteko konpromisoa hartzea.

Elena Espinosa Arrantza ministro espainola debekuaren alde agertu zen atzo, haren ustez «hanka-sartzea» izango litzatekeelako arrantza baimentzea antxoaren osasuna oraindik erabat egokia ez bada.

Reunión de organismos atuneros en el Kursaal

Los cinco organismos regionales (ORP) que gestionan las pesquerías de túnidos en todos los oceános debatirán durante esta semana en Donostia sobre las acciones a tomar para garantizar un equilibrio entre la capacidad y las oportunidades de pesca disponibles.

Esta II Reunión Conjunta de las Organizaciones Regionales Atuneras toma el relevo de la celebrada en Kobe (Japón) en 2007, en la que representantes de los estados de las ORP decidieron por primera vez un plan de acción institucional contra la sobreexplotación del atún. De esta forma, en el Kursaal se establecerá una línea de acción para los próximos dos años, centrada en la «identificación de medios y áreas para una mejor colaboración y armonización del trabajo» sobre túnidos.

Por otra parte, la organización internacional de conservación marina Oceana ha pedido que se detenga la sobrepesca de atún y de tiburón. En una nota, recuerda que menos del 15% de estas especies están sujetas a medidas de gestión por parte de alguna Organización Regional de Pesca, mientras que el resto se capturan sin control, y valora que la cita de Donostia debe servir para cerrar las pesquerías de especies amenazadas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo