GARA > Idatzia > > Kultura

«Gernika, bidea eta helmuga», Picassoren sorkuntzarainoko bidaia

p041_f01_143x92.jpg

GARA | BILBO

Bilboko Foru Liburutegiak Picassoren «Gernika»ren sorkuntza prozesua ezagutzeko aukera eskaintzen du «Gernika, bidea eta helmuga» erakusketaren bitartez. Paperaren gainean egindako 42 marrazki baliatuta ezagutarazten da margolari espainolak obra hura sortzean izan zuen bilakaera.

Erakusketa hiru zatitan banatzen da: lehenengoan, Areto Noblean, artistaren biografia dago ikusgai; bigarrenean, Areto Luzean, «Gernika»ren lehenengo zirriborroak erakusten dira, bakoitza bere iruzkinarekin; eta, azkenik, Gune Interaktiboan, bisitari bakoitzak nahi duen atalari buruzko azalpenak eska ditzake ordenagailu bidez.

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura arduradunaren aburuz, Pablo Picasso «berrikuntzaren, lanaren, teknika berrien ikerketaren eta abangoardia desberdinen irekiunerako eredu izan zen. Malagatik, bere sorterritik, arte unibertsala sortzeko gaitasuna izan zuen, eta arte garaikidearen erreferente bilakatu zen».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo