GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Oier iturriotz | Donostia

Lehentasunak

Emir Kusturica «chetnick» bat dela uste dut, serbiar hegemonista ultraortodoxo bat. Berak ez bezala, Montenegro nazio bat dela uste dut eta gaur egun Kosovo Milosevicek eta bere jarraitzaileek -Kusturica barne- estatu bihurtzera kondenatu zuten albaniar etniaren bizilekuetako bat dela uste dut. Kosovo gure Nafarroa dela? Ez, mesedez, bestela gureak egin du-eta, betiko gainera. Kusturicaren filmak onak direla ere uste dut eta bere musika atsegin dut.

Hartara, kontzentra gaitezen lehentasunetan, arren, gure indarrak mugatuak direlako. Aste honetako lehentasunetako bat EHZ jendez eta giroz betetzea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo