a gripea
Hemezortzi haur kutsatu dira Alloko udalekuetan
Alloko udako kanpalekuetan 18 haur A gripeaz kutsatu direla jakitera eman zuten atzo. Horietako bost Lizarrako erietxera eraman zituzten eta senda agiria jaso zuten bertan. Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak gaixoak beste haurrengandik isolatzeko agindua eman bazuen ere, kanpalekuak bertan behera uzteko beharrik ez zuen ikusi. Hala ere, gurasoei gertatutakoa jakinarazi zieten eta haurrak etxera eramateko aukera izango dute. Bestalde, Sopelako udalekuetan A gripeaz kutsatutako beste 18 haurrak ondo daudela jakinarazi zuten.