zAmudio
Produktu bitaminikoen laborategi bat miatu dute
Polizia espainolak produktu bitaminikoak lantzen dituen laborategi bat miatu zuen Zamudioko Ugaldeguren industrialdean. EFE agentziak zabaldu duenez, «osasun baldintzak betetzen ez dituzten anabolizatzaile edota estimulatzaileekin» kirolariei zuzendutako konposizio energetikoak lantzen zituzten susmoa zegoela-eta miatu dute laborategia. Kosmetika produktuak eta bitaminikoak lantzen dituen Tegor laborategiko langileak kanporatu zituen Polizia espainolak instalazioak miatu bitartean.