GARA > Idatzia > > Kultura

Bilboko Udal Musika Bandako Burua, WASBEko zuzendaritza kontseiluan

Rafael Sanz-Espert Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra WASBE World Association for Symphonic Bands and Ensembles elkarteko zuzendaritza kontseiluko kide izendatu dute Cincinnatin (AEBak) aste honetan egin den biltzarrean, eta sei urtez beteko du ardura hori. Elkarteko 1.200 kideek urtebetez egin duten hautaketa prozesu luze bate ondorioz izan da izendatua Sanz-Espert, kontseiluan sartzeko zortzi izenetatik bera izanik boz gehien lortu dituena. Munduko 50 bat herrialdetako musika banden profesionalek eta zaletuek osatutako elkartea da WASBE.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo