GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Mikel Lonbillo Eletxigerra Bilbo

Neuroekonomiaren zerga kookiak

929eneko eta aitzineko krakatan bankuak ziren lehengoak izaten gainbeheran eskuarki, batez ere bezeroen dirutzak baimenduta ez izatearren. Harrez geroztik, dirudienez, bankuek ikasi omen dute krisi gainbeheraldietan ez kaltetzen, ekonomiaren beste aldagai errealek nozitzen dituzten trantzeek eragindakoak ekidinez. Horrela suertatu da kasu, hainbateko molokota finantzaria gertaturik bankuen kinkak azalekoak ez izaten, bai, halere, prozedura finantzari berarena. Bai ikasi ere, dirua «neutrala» dena, diruari begira finantzaria den sektoretzarrak jasango ez dituztela besteentzako normalak diren krisien efektuak, nola eta diruaren arazoa ondasun errealek sortutako arazoen izpia baino ez delarik. Zergatan biltzen ez dena, jakina, eragite ekonomikoa eskasturik izaten, ezinbestean asmatu beharko zen, hala nola, bankuen «estrak» plazaratuaz, diru berria sortuaz (?) edota laguntza sozialak murriztuaz, besteak beste. Halatan, ekonomia globalak beste izen batera garamatza, «neuroekonomia», zer eta, etengabeko zereginetan gaudela etenik gabe, artegak jota, kontsumotik kontsumora, tartean interes tipoak beherantz izaki eta guztiz, bai, halere, zenbait kookiak gehituz, bankuak bitartean arduratsu dabiltzalarik diru apur bila.

Ekonomia globaldua, neuroekonomiatzat duguna, zenbaki errealez deskribatu ahal izango dugu, etenik gabe, zirrikitu nominoa ere ez azalduz, horixe da azalpena zergatik ez den deflazioa izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo