GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Hiru kamioi istripu jazo dira Hendaia eta Bordele artean astebetean

GARA |

Astebetean hiru istripu izan dira A63 autobidean Hendaia eta Bordele artean. Atzo Baionan gertatu zenaren ondorioz, 12 kilometroko auto-ilarak izan ziren Bordeleko norabidean eta 8 kilometrokoak Hendaiara bidean. Ilunabarrean oraindik ere ilara luzeak zeuden.

Landetako eta Pirinio Atlantikoetako prefekturek autobidean gehienezko abiadura txikitzea erabaki duten astean gertatu dira istripuok. Orduko 130 km-tik 110era jaitsi dute muga, eta 3,5 tona baino gehiagoko kamioiek aurreratzea debekatuta dute Biriatu eta Ondres artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo